XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alanek eta Ibrahimek normalki egin zuten New York-etik Paris-erako hegalaldia.

Hemen, Orly-ko aireportuan, Atenaserako abioia hartu zuten, eta Grezia-ko hiriburuan Nikosia-rakoa.

Bidaia luzea, baina ohituta zeuden horrelakoetara eta ba zekiten denbora nola eman nekagarriegia izan ez zedin.

Nikosia-n bertan bilatu zuten hotela eta jarraiko orduetan lo besterik ez zuten egin.

Burua argi izateko ez dago atsedenaldi on bat bezalakorik.

Alan itzartu zen lehenengo.

Ohetik jaiki eta leihora hurbildu zen, eguraldia aztertzeko: ona.

Gero, lagunaren ohea begiratu zuen: Ibrahimek jarraitzen zuen lotan.

Hura itzartu gabe, bainugelan sartu eta bizarra ebakitzen ari zen bitartean bainu ontzia betetzen jarri zuen.

Uraren zaratak itzartu zuen Ibrahim.

Geroago kalera irten zirenean, lehen bisita Estatu Batuetako ordezkariengana izan zen, balija diplomatikotik bidalitako dirua hartzeko.

Diru kopurua handia zenez, horrela egitea erabaki zuten aduanetako funtzionariekin arazorik ez izateko.

Eguna hiria bisitatzen eman zuten, edozein turistaren modura.

Ez ziren ezkutuan ibili, israeldar espioien harridurarako.

Ba zirudien bi haiek egiazki dibertitzera joanak zirela Nikosia-ra, eta ez beren profesioari zegokion funtzioren bat burutzera.

Iluntzean restaurante batean afaldu zuten oparo.

Gero, taxi bat hartu eta varietéen espektakulu bat ikustera sartu laurak mahai baten inguruan eseriz, (...).